Komodoko dragoi
iz. Zool. Muskerraren itxurako narrasti handia, baranidoen familiako handiena; 3,5 m inguru luzea eta 140 kg inguru har ditzakeena (Varanus komodoensis). 1911n, hegazkin-gidari batek Sondako uhartedian aurkitu eta eman zuen handik kanpora ezagutzera. Uhartedi horretako hiru uhartetan eta Komodo uhartean bizi da. Neurri handiko harrapakinak eta hilda aurkitzen dituen animaliak jaten ditu batez ere. Sabeleko-barrunbeak jaten dizkie aurrena. Arrautzez ugaltzen da.
- komisio 1
- komisio 2
- komisio 3
- komisiodun
- Komodo
- Komodoko dragoi
- komofito
- Komoreak
- komoreera
- komoretar
- Komsomolsk