Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kolore

iz. Gauzakien gainaldearen nolakotasuna, mota jakin bateko argi izpiak sortzean edo islatzean datzana, begiari era jakin batean eragiten diona.  v  Kolorea ez da ikusten diren gauzakien ezaugarria, argiak gauzaki horiek argitzen dituenean sortutako gertaera baizik; argi zuri bat dispersio sistema batetik igarotzen denean, argi zuria deskonposatu egiten da eta koloreak ikusten dira, oinarrizko zazpi koloreak (gorria, laranja, horia, berdea, urdin argia, urdin iluna eta morea). Koloreen deskonposaketa eta oinarrizko zazpi koloreak Newtonek aurkitu zituen. Koloreak elkarren osagarriak dira: oinarrizko koloreak nahasiz gainerako kolore guztiak lortzen dira, oinarrizko kolore guztiak nahastuz gero beltza ateratzen da, eta kolore guztiak bakartzen direnean zuri ikusten da. Kolorearen ezaugarri nagusiak, koloreak bereizteko oinarritzat hartzen direnak, ñabardura, argitasuna eta saturazioa dira. Ñabardura espektruaren argi uhinen luzerak definitzen du, argitasuna intentsitateak ematen du eta saturazio maila kolore batek zuritik duen desberdintasunak eta espektruko kolorearekin duen antzekotasunak ematen du, kolorearen garbitasun mailak alegia. Zuria eta beltza ñabardurarik gabeko koloreak dira, akromatikoak.