Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kolektibizazio

iz. Produkzio bitartekoak taldearen zerbitzuan jartzea.  v  Hist. Gobernu sobietarrak, Stalinen gidaritzapean, 1929-1933 bitartean biziki bultzatu zuen politika, nekazaritza sistema tradizionala eraberritzearren. Kulak edo lurren jabe ziren nekazarien ahalmen ekonomikoa deuseztatu nahi izan zuen, etxaldeak estatuari ematera behartuz. Kulak-en erabateko ezetzari bortizki erantzun zion gobernuak, eta matxinatuak espetxeratu egin zituen. Nekazari askok beren tresnak deuseztatu eta galera handiak eragin zituzten. Gainera, nekazaritza produkzioaren irabaziak industriari bultza egiteko erabili zituen gobernuak, eta ondorioz nekazarien pobrezia areagotu egin ziren, eta milioika nekazari hil zen. ik. kolkhoz.