Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kokoboro

iz. Zool. Paseriformeen ordenako frinjilidoen familiako txoria (Zamelodia ludoviciana). 18 cm inguru luze izaten da. Arrak luma beltzak ditu bizkarrean, eta paparrean arrosa koloreko orbain handi bat du. Sasi artean egiten du habia. Estatu Batuetako ipar-ekialdean bizi da. Belar hazia, ernamuinak eta intsektuak jaten ditu.