koipu
iz. Zool. Kapromidoen familiako uretako karraskaria, metro bete luzea, arratoi handi baten antzekoa (Myocastor coypus). Hankak igerirako egokituak ditu. Erreketan eta aintziretan bizi da. Berez Hego Ameriketakoa da baina duen larruarengatik Europan sartu zuten eta hango lurralde askotan eta Ipar Ameriketan ere bizi da gaur egun.