Koffka, Kurt
Alemaniar psikologoa (Berlin, 1896 - Northampton, 1941). Irakaslea izan zen Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan. Wertheimer-ekin eta Köhler-ekin batera Gestalt psikologia sortu zuen; teoria hori landu eta ezagutarazi zuen, batez ere Estatu Batuetan. Mugimendua ikusmenaren bidez antzemateko arazoak aztertu zituen. Lan nagusiak: The Grouth of the Mind (1924, Adimenaren garapena), Principles of gestalt psychology (1935, Gestalt psikologiaren hatsapenak)