Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kloro

iz. Gai bakuna, gas berde-horixka gehienetan, oso pozoitsua (Cl).  v  Halogenoen multzoko gasa da kloroa, elementuen taulako VII. taldekoa. Karl Scheele suediar kimikariak bakartu zuen aurreneko aldiz. Kloroa erraz konbinatzen da beste gaiekin, metalekin batez ere. Izadian ez da aske aurkitzen eta sodio kloruroaren elektrolisia eginez lortzen da edo hidrogeno kloruroa oxidatuz bestela. Kloroak konposatu ugari eratzen ditu beste gai batzuekin erreakzionatzean: gatz arrunta (NaCl), potasio kloruroa (KCl) eta karnalita (potasio eta magnesio kloruro nahasteak) besteak beste. Gatz horiek lurpean edo itsasoko uretan urtuak egoten dira. Bestetik, gauza askotarako erabiltzen da kloroa industrian; ura kutsadurarik gabe garbi atxikitzeko, petrolioa fintzeko, azukregintzan, medikuntzan, nekazaritzan zomorroak hiltzeko, eta industria kimikoan, batez ere.