Klitzing, Klaus von
Alemaniar fisikaria, sortzez poloniarra (Schroda-Rosen, Polonia, 1943). Braunschweigeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gero han bertan hasi zen lanean, fisikari laguntzaile gisa. 1975-1976 bitartean Oxforden egon zen, ikasketak sakontzen. 1978an, doktoregoa lortu ondoren, ikerketarako dirulaguntza jaso zuen. Bi urtez Grenoblen egon zen lanean, eta Hall efektu kuantikoa aurkitu zuen. 1980-1984 bitartean, Municheko Unibertsitatean jarraitu zituen bere ikerketak. 1985ean Fisikako Nobel saria jaso zuen materialen erresistentzia elektrikoa neurtzeko metodoei buruz egindako aurkikuntzengatik; bere aurkikuntzekin garrantzi handiko erdieroaleak eta laser mota batzuk egin ahal izan ziren.
- kliska
- kliskatu, kliska(tu), kliskatzen
- kliskatze
- Klitemnestra
- klitoris
- Klitzing, Klaus von
- Kliutxevskaia sopka
- klixe
- kloaka
- kloasma
- Klodoveo