Klaus, Vaclav
Txekiar politikari eta ekonomista (Praga, 1941). Ekonomia zientzietako ikasketak egin zituen Pragako Unibertsitatean. Erregimen komunista erori zenean Finantza ministro izendatu zuten (1989). 1989an Gobernuan zegoen alderdiko (Hiritarren Foroa) lehendakaria eta Kongresuko diputatua izan zen. 1991n ODS alderdia (Alderdi Demokratiko Zibikoa) sortu zuen. Alderdi horrek agintaritza lortu zuen 1992ko hauteskundeetan, eta Klaus Txekiar Errepublikaren Lehen Ministro hautatu zuten. 1993an herrialdearen zatiketa gertatu eta Txekiar Errepublika eta Eslovakiar Errepublika sortu zirenean, Txekiar Errepublikako lehendakari izendatu zuten Klaus. 1997. urtean, bere alderdian izan ziren ustelekeria kasuak zirela-eta, dimisioa eman behar izan zuen.