Kisling, Moise
Frantses margolari eta marrazkilaria, jatorriz poloniarra (Krakovia, 1891 - Sanary-sur-Mer, 1953). Krakovian egin zituen Arte Ederretako ikasketak. 1910ean Frantziara joan eta M. Jacob, Picasso, J. Gris, Chagall, Soutine-kin elkartu zen. Lehen Mundu Gerraren ondoren Parisko eskolako margolari nagusietakoa izan zen. Modiglianiren gisako kanon baten araberako irudiak margotu zituen, baina hark baino joera errealistagoz. Parisko pertsona ezagunen erretratuak ere egin zituen (Colette, Arletty, Marie Laurencin).