Kimberley
Hegoafrikako hiria eta diamante meatzegunea, Cape-ko probintzian. 158.195 biztanle (1983). Basamortuan dago, barreneko goi-ordoki batean, 1.196 m-ko garaieran. 1867an aurkitu ziren lehenengo diamanteak. Geroztik diamante meategi asko aurkitu ziren. Kimberleyko lurrazala lur gorrizkoa da; azpian karaitza izaten da eta haren azpian “haitz urdina”, kinberlita, diamante mea, zutabeetan (sumendi itzalien tximiniak, dirudienez). Diamanteez gainera, Kimberley-en burdina eta gatz meatzeak daude, eta garrantzi handia du abere hazkuntzak ere (behi azienda).