Kilimanjaro
Afrikako mendirik garaiena, sumendi itzalia, Tanzanian, Kenyako mugatik hurbil. Bi gailur ditu: Kibo (5.963 m) eta Mawenzi (5.148 m). 1889an igo ziren lehendabiziko aldiz Kibo gailurreraino: Hans Meyer alemaniar geografialaria eta Ludwig Purtscheller austriar mendizalea. 1930ean Andres Espinosa euskal mendizalea iritsi zen gailurrera, oso baldintza txarretan eta bakarrik.