Kili-kili
Haur aldizkaria eta aldizkariko pertsonaia nagusia. 1966an hasi eta 1968 arte izan zuen aldizkariak lehen aldia; bigarrena, berriz, 1977an hasi zen. Aldizkariaren sustatzaile Jose Antonio Retozala izan zen. Kili-kili haur euskaldun bat zen, euskararekiko kezka zuena eta ardura berezia jartzen zuena bere inguruan euskaraz hitz egin zedin. 1980an «Kili-kili» eguna ospatu zen Iruñean; 9.000 haurrek parte hartu zuten jai hartan.