Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Keynes, John Maynard, Baron Keynes of Tilton

Ingeles ekonomialaria (Cambridge, 1883 - Firle, 1946). 1912. urteaz gerotik Economic journal-aren zuzendaria izan zen. 1919. urtean, Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren egin zen bake hitzarmenean Britainiar Gobernuaren ordezkari izan zen ekonomia gaietarako. Urte hartan bertan argitaratu zuen Economics Consequences of Peace (Bakearen ondorio ekonomikoak) liburuak arrakasta handia izan zuen mundu osoan zehar. Keynesek gogo biziz kritikatu zuen urre patroira eta gerra aurreko truke tasara itzultzeko gobernuak hartutako erabakia. 1930. urtean finantza eta industria arazoez arduratzen zen Mac Millan batzordearen kide hautatu zuten; urte hartan bertan, 1929ko crack-aren ondoren hasi zen depresio handiari irtenbideren bat aurkitzearren, zenbait naziok aintzat hartu zituzten Keynesen teoriak; Estatu Batuetan nazioa jasotzeko 1933. urtean aplikatu zuen New Deal plana adibidez. Keynes-en iritziz, gastu publikoa handituz, ekonomian gobernuek duten parte-hartzea areagotu behar litzateke krisialdietan, ekonomia sustatzeko. 1936. urtean idatzi zuen Keynes-ek obra nagusia: The General Theory Of Employement, Interest and Money (Lanari, interesari eta diruari buruzko teoria orokorra). Eragin handia izan zuen haren partaidetzak, International Monetary Fundation eratu zuen 1944. urteko Bretton Woods-eko batzarrean. Keynes-en ekonomia teoria XX. mendeko garrantzitsuena izan da.