Kesselring, Albert
Alemaniar militarra (Marksted, 1885 - Bad Nauheim, 1960). Luftwaffe antolatzen parte hartu zuen 1934an, eta 1936an estatu nagusiko buru izendatu zuten. Polonian eta Frantzian Luftwaffe-ren buruzagitza izan zuen. 1940an mariskal izendatu zuten. Errusiako inbasioan parte hartu zuen (1941) eta gero Siziliara bidali zuten hegoaldeko fronteko buru gisa (1942). 1945eko otsailean Von Rusdtedt-en lekua hartu zuen mendebaleko frontearen buruzagi nagusi gisa. Gerraren ondoren epaitu eta hiltzera kondenatu zuen epaimahai ingeles batek (1946), baina azkenean betiko espetxera zigortu zuten. 1952an zigorra kendu zioten.
- Kertész, Imre
- keru
- kerubin
- Kerulen
- Kessel, Joseph
- Kesselring, Albert
- Kesten, Hermann
- keta 1
- keta 2
- keta 3
- ketodontido