Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ke

iz. Erretzen ari den edo erabat bero dagoen zerbaiti darion gas multzoa.  v  Kim. Solido baten partikula txikien suspentsioa gas batean.  v  Ikatz kea. Errekuntzak sortzen duen karbono partikulen suspentsioa, gasezko hidrokarburoetan edo airean.  v  Zur kea. Zelulosazko errauts partikulak, kolore argikoak eta usain atseginekoak. Zur batzuen kea urdaiazpikoa, arraina eta beste jaki batzuk keztatzeko erabiltzen da.  v  Ke kimikoa. Bitarteko kimikoez sortua, helburu militarretarako.  v  Ke metalikoa. Metalek edo mea metaliko goriek sortzen dutena. Partikulek geometria forma zehatzak izaten dituzte. Oso kaltegarria da zink edo eztainuzko labe garaien ondoan dagoen landaretzarako.