Kawabata, Yasunari
Japoniar idazlea (Osaka, 1899 - Zushi, 1927). Bi urte zituela umezurtz geratu zen eta aiton-amonekin hazi zen. Tokioko unibertsitatean Shinshiko (Pentsamendu berria) aldizkaria sortu zuen. Tokuda eta Tanizakiren eskola poetikoaren ildotik, estiloa hobekien landu duen idazletzat hartua da Kawabata. Liburu nagusiak: Izu no odoriko (1926, Izuko dantzaria); Yukiguni (1948, Elurraren herria), Yama no onto (1952, Mendiaren orroa). 1968ko Literatura Nobel saria jaso zuen.
- kautxu
- kauzio
- Kavafis, Konstantino
- Kaveri
- Kavur, Ömer
- Kawabata, Yasunari
- Kawalerowicz, Jerzy
- Kawasaki
- kaxa
- kaxalote
- kaxarranka