Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaunas

Lituaniako hiria, Niemen ibaiaren ertzean. 430.000 biztanle (1990). Industria- eta energia ekoizpengunea.  v  Historia. XI. mendean eratu zuten. Zaldun teutoiek hartu zuten, baina 1340an berreskuratu zuten lituaniarrek. 1569an Poloniako hiria egin zuten. 1655ean suediarrek suntsitu zuten, eta 1660an erre egin zen. 1795ean errusiarrek beretu zuten, eta 1812an Napoleonen osteek hartu zuten. Lehen Mundu Gerraren garaian alemaniarren mende geratu zen; 1921-1939 bitarteko urteetan Lituania burujabearen hiriburu izan zen. 1940an Sobiet Batasunak beretu zuen, germaniarren eta sobietarren arteko itunaren ondoren. Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek hartu zuten, eta sobietar osteek berreskuratu zuten. 1991n berriz ere Lituania burujabeko hiri bihurtu da.