katabolismo
iz. Biokim. Organismo bizietan, molekula organiko konplexuak beste gai bakunagoetan zatitzen diren prozesu metabolikoen multzoa. Erreakzio katabolikoetan askatzen den energia prozesu anabolikoetan erabiltzen da. Funtsean oxidaziozkoak diren erreakzio katabolikoak arnasa hartzean eta hartzidura prozesuetan gertatzen dira gehienbat.