Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kastor eta Polux

Mit. Antzinako Greziako mitologian, Espartako errege Tindaroren eta Ledaren semeak. Elezaharraren arabera, Zeus, beltxarga baten itxuraz, Ledaren altzoan kokatu zen. Hark bi arrautza egin zituen: batetik Polux eta Helena sortu ziren, Zeusen leinukoak, hilezkorrak; bestetik Kastor eta Klitemnestra, Tindaroren leinukoak, hilkorrak.