Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kasandro

Mazedoniako erregea K.a. 305-297 bitartean (K.a. 358 - 297). Alexandro Handia hil ondoren, haren inperioa Mazedoniako jeneralen artean banatu zenean, Mazedoniako erregetza hartu zuen Antipater jeneralaren semeak. Antipater hil zenean, Kasandrok ez zuen onartu errege berria, Poliperkon. Antigonos I.a Frigiako erregeren laguntzaz, Kasandrok Mazedonia eta Greziaren zati bat menderatu zituen. Antigonosek Alexandroren inperioa berriro batu nahi izan zuenean, Kasandrok ez zuen onartu. Alexandroren semea eta alarguna hil zituen.