Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karroo

edo Karoo. Afrikako hegoaldeko goi-ordokia, itsasertzaren eta Cape probintziako barnealdearen bitartean bi ordoki mailakatu eratzen dituena. Lehendabiziko maila (Karroo Txikia) 300-600 m-ko garaieran dago batez beste, eta Zwaarteberg mendiek mugatzen dute iparraldetik. Karroo Handiak 600-900 m bitarteko garaiera du, eta aipatu mendien iparraldean dago. Oso leku lehorra da sasoi idorrean, eta akazia batzuk besterik ez da hazten. Euri sasoian, berriz, landarez betetzen da. Ureztaturik dauden sailak Afrikako lurralderik emankorrenetakoak dira.