Karkara
Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1989an kaleratu zen lehen aldiz. Orion du egoitza, eta Karkara Kultur Elkarteak argitaratzen du. Hasieran urtean lau aldiz argitaratzen zen aldizkaria. 1991tik aurrera hilabetekaria izan da eta 2000ko irailetik aurrera hamabost egunero argitaratzen da. 2.600 ale kaleratzen dira eta doan banatzen da. 24 orrialde izaten ditu normalean, eta Orio eta Aian banatzen da. Herri mailako informazioan oinarritzen da, batez ere.