kardinale
iz. Zool. Frinjilidoen familiako buruan luma tenteak dituzten zenbait txori motaren izen arrunta. v Kardinale hegagorria (Cardinalis cardinalis edo Richmondena cardinalis). Hegagorri izenaz ere ezagutzen da. Lumarik gehienak gorriak izaten ditu arrak. Ipar Ameriketako hego-eskualdeetan bizi da, Mexikon eta Kalifornian batez ere. Basoetan eta kaktus asko den lekuetan bizi da. Haziak, fruituak eta intsektuak jaten ditu. v Kardinale burugorria (Paroaria cucullata). Burua eta paparra gorriak, lepoaren alde biak eta sabela zuriak, eta bizkarra grisak dituena. Brasilgo, Boliviako, Paraguaiko eta Argentinako landare ugariko eskualdeak ditu bizi-eremu. v Kardinale berdea (Gubernatrix cristatella). Ipar Ameriketan bizi direnetako bat, oso kantari ona eta kolorez berdea dena.