Kardaberaz Bazkuna
Gasteizko apaizgaitegiaren inguruan, 1924an sortutako euskal idazle taldea. Manuel Lekuona izan zen garai hartan zuzendaria. Ekin, Argia eta Euzkadi agerkarietan idatzi zituzten beren lanak, harik eta 1936an gerra hasi zen arte. 1970ean berriz hasi ziren lanean Manuel Lekuona beraren zuzendaritzapean, eta liburu bilduma bat ateratzen hasi ziren. Talde honetako kide izan dira besteak beste: Anastasio Arrinda, Anastasio Albizu, Domingo Irigoyen, Pedro Berrondo, Txomin Jakakortajarena.
- karburazio
- karburo
- karda
- kardaba
- kardabera
- Kardaberaz Bazkuna
- Kardaberaz, Agustin
- kardamiru
- kardan
- kardantxilo
- kardantxori