Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kapitonido

izond. Zool. Piziformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. 9 eta 30 cm bitarteko luzera har dezakete. Mokoaren ingurua ile luzez hornitua, eta mokoa bera luze samarra izaten dute. Buru-handiak eta lepo eta hanka-motzak dira. Habia zuhaitz-zuloetan edo lurrean egiten dituzte. Erdiko Amerika, Asiako hegoaldea eta Afrika dituzte bizi eremu.