Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaparidazeo

izond. Bot. Izen bereko familiako latexik gabeko landare belarkarez nahiz zuhaixka egiturakoez esaten da. Hosto bakunak eta txandaka antolatuak, lau orriko eta simetria plano bat edo gehiagoko loreak eta zorro, baia edo ezkur itxurako fruituak dituzte. Familia honetako 650 bat landare mota ezagutzen dira, lurralde beroetakoak gehienak. Ezagunena kaparroia da.