kalte
iz. Norbaiti edo zerbaiti beste norbaitek edo zerbaitek eragiten dion edozein eratako galera edo hondamena. || -en kaltean. Euskararen onean, ez kaltean. || Kalte egin. Gaitz egin. || Kalte eragin. Gure artean hainbeste kalte eragin duen bikaintasun nahia. || Kalte-galera. iz. Norbaitek, beste baten erruz, izan dituen galeren balioa. || Kalte izan. Kaltegarri izan. || Kalte-ordain. Kalte-ordaina eman, hartu.