Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kalkis

Greziako hiria, Eubeako hiriburua, izen bereko uhartean, Epiro itsasartearen lekurik estuenean. 44.825 biztanle (1981). Nekazaritza eta porlangintza. Tesalia, Trazia eta Atika bitarteko bidegurutzean aurkitzen da. Erromatarren garaian garrantzi handia izan zuen, baina zapalkuntza bortitza nozitu behar izan zuen Erromaren kontrako azkeneko gerran Akaiarren Ligarekin bat egin zuenean. Veneziarren eta turkoen mende egon ondoren, 1830an Greziako hiri bihurtu zen. Antzinako hiritik ez da ezer geratzen.