Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kalamu

iz. Bot. Kanabazeoen familiako belar landarea, lurralde epeletan hazten dena, 4 m inguru luzea (Cannabis sativa eta C. Indica). Zurtoin barru-hutsa, zuzena eta mehea izaten du, hostoak berriz 7-11 hosto-atal luze horztunez osatuak. Landare dioikoa da, sexua oin banatan duena. Berez Kaspiar Itsasoaren eta Itsaso Beltzaren inguruko lurraldeetakoa da, baina gaur egun ia mundu guztira dago zabaldua. Zurtoinaren kanpoko aldea oso zuntsua du eta oihalak eta sokak egiteko erabiltzen da, eta hazietatik ateratzen den olioa berriz oihalei kolorea emateko. Indiako kalamuaren loreek, hostoek eta beste alde samurrek gai lo-eragingarri bat dute. || Kalamuaren zurtoinetik ateratzen den zuntza, oihal sendoak eta sokak egiteko erabiltzen dena. ik. kalamuki.