Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kalahari

Afrikako hegoaldeko basamortua, Orange eta Zanbeze ibaien artean. Geologiaren ikuspuntutik sakonune bat da, jalkin horizontalez estalia; jalkin horiek Kretaziko aldiaren eta Laugarren aroaren artekoak dira. Hegoaldeko partea dunez estalia dago, eta iparraldea eta mendebala aintzira gaziz beteak. Oso landare gutxi izaten da, eta zuhaixkak dira gehienak. Hotentoteak eta boskimanak bizi dira Kalahariko basamortuan; ur gutxi den lekuetan bizitzera ohituak daude bi herri nomada horiek.