Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kakongo

Afrikako erreinua, XV. mende inguruan sortua. Atlantikoko itsasertzean zegoen, Loango eta Ngoyko erreinuen artean, gaur egungo Zairen. Malemba zen gune nagusia; hango portutik ateratzen ziren Amerika eta Europa aldera itsasontziak esklaboz beteak. Esklaboen salerosketak erreinuaren egitura soziala eta ekonomikoa aldatu zuen, eta azkenik erreinuaren desagertzea ekarri zuen 1830ean.