Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kakalardo

iz. Zenbait intsektu barailadun gorozjaleri ematen zaien izena (Fam. Scarabaeidae, Dytiscidae, Hydrofilidae eta Gyrinidae).  v  Kakalardo sakratua (Scarabeus sacer). Eskarabeidoen familiakoa, 4 cm inguru luzea eta, buruaren aurreko aldea eta aurreko zangoen beheko aldeak horztunak dituena. Hegoak eta buru-toraxetako maskorra oso beltzak izaten ditu. Ugaztunen kaka dagoen lekuetan ibiltzen da, haien gorotzez pilotak egin eta han erruten ditu arrautzak. Mediterraneo itsasoaren inguruetako lurraldeetako intsektua da.  v  Kakalardo adarduna (Lucanus cervus). Lukanidoen familiakoa, 8 bat cm luzea eta adar itxurako masailak buru-toraxak bezain luzeak dituena, arrak. Emea 4 cm inguru luze izaten da eta masailak laburrak ditu. Kolorez beltzak dira biak. Haritzondo zaharretan ibiltzen da batez ere eta haien pitzatuetan erruten ditu arrautzak. Harrak egur ustela janez elikatzen dira. Europan bizi da.