Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaio

iz. Itsasbazterretako hegazti igeri-oinduna.  v  Kaio beltza (Larus marinus). Buru-paparrak zuriak eta bizkar-sabelak beltzak dituen 70 cm inguru luzeko kaio mota. Labradorreko penintsulan, Groenlandian eta Islandian bizi da. Arrainak, itsasoko animalia txikiak eta beste hegaztien arrautzak eta txitoak jaten ditu.  v  Kaio hauskara (Larus argentatus). Kolore horixkako moko sendo okerra, hegoen puntetako lumak beltzak eta gainontzekoak gris zurixkak dituena, 55 cm inguru luzea. Europako itsasertzetan, Europako sortaldeko eta Asiako lur barruko zingira handietan, Ipar Ameriketan eta Afrikako iparraldean bizi da.  v  Kaio iluna (Larus fuscus). Kaio hauskararen neurritsukoa, baina hanka horixkak edo laranja-koloreak eta bizkar beltzarana edo grisa duena. Europako iparraldean bizi da.  v  Kaio moko-horia (Larus canus). Kaio hauskararen antzekoa, neurriz hura baino txikiagoa, 40 cm inguru luzea, eta hego luzeak dituena. Europako eta Asiako ipar muturretan bizi da.  v  Kaio moko-zorrotza (Larus genei). Moko estu zorrotza duena.