Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaietano

(It. Gaetano). Italiar teologoa, eskola tomistako teologorik handienetakoa (Gaeta, 1468 - Erroma, 1534). Dominikarren ordenako fraidea izan zen. Bolonian eta Paduan egin zituen teologia ikasketak. Metafisikako irakasle izan zen. Dominikarren ordenako nagusi zela (1508-1518) Girolao Savonarolaren ideien ikerketa egin zuen; 1511-1517 bitartean Aita Santuaren aginpidearen aldezle izan zen, Pisako kontzilioaren kontra, eta Lateranoko bosgarren Kontzilioan Elizaren erreforma bultzatu zuen. Aita Santuaren ordezkari gisa Martin Luteroren aztertzaile izan zen Augsburgon (1518). Haren obra nagusiak: Summa Theologica, Salmuen iruzkinak, eta Testamentu Berriaren eta Zaharraren hainbat iruzkin.