Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

julepe

iz. Karta joko bat, 40 karta eta, ahal izatera, sei jokalari behar dituena. Jokalariei bosna karta ematen zaizkie, eta beste bat jartzen da agerian, agintzen duena, karta multzoaren ondoren. Jokalariak nahi adina karta utz ditzake eta beste hainbeste hartu multzotik. Jokoa irabazteko bost eskualditatik bitan izan behar da irabaztun. Jokaldian agintzen duen edo aurrena atera den motako karta garaiena duenak irabazten du eskualdia. Karten balioa, gailenetik hasita, hau da: batekoa, hirukoa, erregea, zalduna, xota edo zangoa, zazpikoa, seikoa, bostekoa, laukoa eta bikoa.