Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jese

edo Isai. Bibliako pertsonaia, Boozen eta Ruten biloba, Belenen sortua. Zortzi seme-alaba izan zituen, Dabid erregea horietako gazteena.  v  Jeseren arbola. Jeseren eta Dabiden ondorengoek osaturiko genealogia arbola. Arbolaren adarren batekoa da Jesu Kristo. Garai gotikoko artistek askotan irudikatu zuten genealogia arbola hori, beirateetan eta miniaturetan batez ere.