Jelinek, Elfriede
Austriar idazle feminista (Mürzzuschlag, Austria, 1946). Eleberriak, antzezlanak eta olerkiak idatzi ditu, batez ere. 2004an Literaturako Nobel saria jaso zuen. Aipagarriak dira, beste lan askoren artean, Die Liebhaberinnen (1975, Maitaleak), Die Klavierspielerin (1983, Piano-jotzailea) eta Lust (1989, Deseoa) eleberriak eta Bambiland (2003, Banbilandia) antzezlana.
- jela
- Jelasio Ia
- Jelasio IIa
- jelatu, jela(tu), jelatzen
- jelatze
- Jelinek, Elfriede
- jelkide
- jelos
- jelosia
- jeloskeria
- jeloskor