Jarry, Alfred
Frantses idazlea (Laval, 1873 - Paris, 1907). Ubu roi (1896, Ubu errege) burgesiaren aurkako satira-dramak eman zion ospea gaztetan (txotxongilo-drama hasieran), eta “absurdoaren antzerkiaren” aitzindaritzat hartua da bere obragatik. Hurrengo urteetan obra hori bera jarraitu zuen, Ubu aita Poloniako errege izatera iritsi zen pertsonaia xelebre haren inguruan, burgesiaren irain gisa: Ubu enchaîné, 1900 (Ubu gatibu); Ubu sur la butte, 1901 (Ubu fusilaren begirapean); Ubu cocu (Ubu adarduna), 1944an lehenbizikoz emana. Historiak, ipuinak eta eleberriak ere idatzi zituen. Pataphysique izenez bataiatu zuen moldea asmatu zuen Jarryk, absurdoaren logikaren inguruan, Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien izeneko obran (Faustroll doktore patafisikariaren aieruak eta iritziak, 1911n argitara emana).