jariakin
iz. eta izond. Dagoen ontziaren formara egokitzen den gaia. v Molekulen arteko kohesio indarrak ahulak dituen gaia; daukan ontziaren formara egikitzen da. Jariakinak dira bai isurkariak bai gasak. ik. isurkari, gas. v Biol. Gorputzak duen ura, ioiak eta gatzak daramatzana, eta zelulen barruan eta zeluletatik kanpo dagoena. v Jariakinen mekanika. Kim. Isurkarietan eta gasetan, indarrak eta energiak duten eragina aztertzen duen kimikaren alorra. Bi adar ditu: estatika (hidrostatika) eta dinamika (jariakinen dinamika, hidrodinamika edo aerodinamika). bigarren da gaur egun gehien aztertzen dena. Jakintza honetan emaitzak ingeniaritzan, biologian, aeronautikan, meteorologian eta abarretan erabiltzen dira.