Jardun Euskara Elkartea
Bergarako (Gipuzkoa) euskara elkartea. 1990eko maiatzean sortu zen. Bere helburuak dira Bergaran euskal giroa berpiztea, kultura ekintza euskaldunak bultzatzea, euskaldun guztien indarrak batzea eta herriko arlo guztietan euskararen erabilera sendotzea; garatu dituen ekimen nagusiak, berriz, gazteei zuzendutako kultura ekintzak, sentsibilizazio kanpainak eta Berrigara aldizkaria dira. 570 bazkide ditu.