jabalina
iz. Kirol. Atletismoan erabiltzen den zurezko edo metalezko makila luzea, metalezko mutur zorrotza duena, eta ahal den urrutiena jaurtiki behar dena. Gizonezkoena gutxienez 260 cm luze da, eta 800 gr-etako pisua du. Emakumeen jabalina txikiagoa eta arinagoa izaten da; gutxienez 220 cm-tako luzera eta 600 gr-tako pisua du. v Jabalina jaurtitzea. Jabalina jaurtikiz egiten den atletismoko proba. Lasterketa txiki baten ondoren, jabalina airean aurrerantz botatzen da sorbalda gaineko mugimendu batez. Makila erortzen denean muturrak ukitu behar du lehenik lurra. Jaurtitzailearen gorputzak ezin du bira osoa eman jabalina jaurtiki baino lehen (360°), eta ezin du lasterketa amaitzean marra jakin baten gainean edo marra horretatik kanpo oina jarri.