Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Izurtza

Bizkaiko ekialdeko udalerria (Durangaldea eskualdea). Mugak: iparraldean, Durango; ekialdean, Durango eta Abadiño; mendebalean, Durango eta Mañaria, eta hegoaldean, Mañaria eta Abadiño. Garaiera, 145 m. 4,32 km2. 1997ko datuen arabera, 273 biztanle ditu (izurtzarrak). Auzo nagusiak: Izurtza (herriburua), Ortuzar eta Etxano. Mañaria ibaiak zeharkatzen du udalerria. Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 100. Hizkuntza banaketa 1996an: 227 euskaldun, 21 ia euskaldun eta 24 erdaldun. Zurgintza, altzairugintza, industria kimikoa (langileen % 46) da bertako ekonomia jarduera nagusia. Edonola ere, behargin ugari Durangoko industrietan ari da lanean eta nekazari giroko itxura gorde du Izurtzako herriak. Aipagarriak dira San Nikolas eliza (XVI. m.), Andre Dona Maria Erdoitzako ermita eta bertan gordetzen den Ama Birjina Haurrarekin irudia, Etxaburuko dorretxea (XVI. mendean eraberritua) eta Bekotorre edo Izurtzako dorrea.