Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Izpura

Nafarroa Behereko hegoaldeko udalerria, Donibane-Garaziko kantonamenduan (Garazi). Ispoure du izen ofiziala. Mugak: ipar eta ekialdean, Orzaize eta Jatsu; mendebalean, Azkarate, eta hegoaldean, Uharte-Garazi, Donibane-Garazi eta Donazaharre. Garaiera, 154 m. 7,85 km2. 1999ko datuen arabera, 632 biztanle (izpurarrak). Bertatik igarotzen da Lauribar ibaia. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 93. Nekazaritza (mahastiak, garia, bazkarako landareak; ardi azienda) eraikuntza eta zerbitzuak dira bertako ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira Larrea gaztelua (XVI. m.) eta Lastaunia jauregi zaharra (XIV. m).  v  Historia. 1189. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Izpurako herria. 1472. urteko beste dokumentu batean, aldiz, Yspore de la terre de Sisie izenaz ageri da.