izpiliku
iz. Landare ezpainduna, zurtoin-gogorra, buruxketan biltzen diren lore urdinak dituena (Lavandula officinalis). v Izpiliku mina (Lavandula stoechas). Zurtoin tente adartsua eta lore-buru motz samarra eta sendoa duena, metro bete inguru luzea eta oso usaintsua. Leku eguzkitsuetan eta lehorretan hazten da. v Izpiliku fina (Lavandula angustifolia). Galburuaren antzeko lore-buruak eta hosto mehe luzexkak dituena. Oso usain gozoa izaten du bere loreak eta urrin-olioak egiteko erabiltzen da batez ere.