izotz
iz. Sin. horma, lei. Hotzak gotorturiko ura. || Izotza egin. Bart izotza egin du. v Egoera solido kristalduan dagoen ura. Ura, atmosfera presio normalean, 0° C-tan izozten da. Izotzaren dentsitatea (0,916 gr/cm3) urarena baino txikiagoa da. Dentsitate txikiago horren arrazoia hau da: oxigeno atomo bakoitza, bere molekulako bi hidrogeno atomoekin lotuta egoteaz gain, beste molekula bateko bi hidrogeno atomoekin lotzen da –hidrogeno zubien bidez–, urarena baino egitura irekiagoa osatuz. Ura, izotz bihurtzean, bolumenez handitzen da, gainerako gaiak ez bezala. v Izotz ontzia. Itsaso izoztuetan nabigatzeko bereziki prestatutako itsasontzia. Kroskoa eta branka oso sendoak ditu eta indar handiko motorra, izotza hautsi ahal izateko.