Izkiko mendiak
Arabako hego-ekialdeko goi lurretan (Maeztu, Arluzea eta Trebiñuko lurretan, Arabako Mendialdea) hedatzen den mendialdea. Mendi apalak eta malkartsuak dira (1.055 m, gain gorena). Leize ugari dago Izkiko mendietan. Joxe Migel Barandiaran hasi zen leze horiek ikertzen 1917. urtean; hilobi asko eta garai desberdinetako, historia aurreko eta hurbilagoko denboretako, bizilekuen arrastoak aurkitu dira bertan.