Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

izerdi

iz. Gorputzari darion isurkari gazia eta usaintsua, larruazalean tantak eratuz agertzen dena. || Landareen isurkaria, elikagaia, zurtoinean eta adar-abarren zehar dabilena. || Izerdi(-)zapi. Aurpegia izerdi-zapi batekin estali zioten hilotzari. || Izerdi(-)guruin. Larruazal azpiko guruina, izerdia dariona. || Izerditan. adlag. Izerdia dariola. || Izerdi(-)bitsetan. Bizk. Izerdi(-)patsetan. || Izerdi(-)lapetan. Bizk. Izerdi(-)patsetan. || Izerdi(-)patsetan. Izerdi asko dariola. || Izerdi(-)uharretan. Bizk. Izerdi(-)patsetan.  v  Med. Isurkari gazi koloregabea da izerdia, larruazaleko izerdi guruinek isurtzen dutena. Izerdiaren osagai nagusiak: gatzak (sodio kloruroa, batez ere), kolesterina, gantzak, azido oliotsuak eta albuminaren, urearen eta beste zenbait gairen zantzuak. Izerdiaren zeregin nagusia da gorputzaren beroa gutxiagotzea, izerdiaren osagai nagusia den ura lurruntzean hozten baita larruazala. Izerdiaren beste zeregin garrantzitsu bat da ura, gatzak eta bestelako katabolito batzuk (metabolismaren hondakinak) gorputzetik kanporatzea.  v  Izerdi guruina. Anat. Larruazaleko guruina, kiribildutako hodi baten tankera duena. Izerdia iraizten du.  v  Bot. Isurkari urtsua, landareen hodietan barrena dabilena. Bi izerdi mota daude landareetan: landugabea eta landua. Izerdi landugabea ur eta mineral gatzez osatua da, eta gorantz doa. Izerdi landuak, aurreko gaiez gainera, gai organikoak (gluzidoak, lipidoak, protidoak) ere badaramatza. Landareen izerditzeak eragin handia du uraren orekan, lurrean eta atmosferan. Landareen sustraiek xurgatzen dute lurrera erortzen den ura, eta, izerdiaren bitartez gorantz igorri ondoren, atmosferara itzultzen da ur lurrundua.