izan 1, izaten
da-du ad. Izatasunaren jabe gertatu. ◊ (Orduez). Ordu biak dira. ◊ (Ba- baiezko aurrizkia hartzen du jokatzen bada). Liburuak badira hemen. || (Lotura aditza, subjektua eta predikatua elkartuz). Bi eta bi lau dira. || Gertatu. || Egon. || (Aditz iragankorren era pertsonagabeen laguntzaile gisa). Erdal liburu gutxi saldu da aurten Durangon. || Adierazten denaren jabetasuna edo gozamena izan, eduki. ◊ (Adinari buruz). Hiru urte ditu. ◊ (Lotura bat adieraziz). X jauna aspaldiko ezaguna dut. || Nork beregan izan. ◊ (Gauzei buruz). Pentsabide horrek etorki jakina du. ◊ Nork beregan sentitu. Buruko mina izan. || (Aditz iragankorren laguntzaile gisa). Ibaiak eraman zuen. || Izan ere. lok. Esan dena biribiltzeko, edo esaten dena esan berri denarekin lotzeko esapidea. || Izan ezik. Salbu.
- izai
- izain
- izaki
- Izal
- Izalzu
- izan 1, izaten
- izan 2
- Izanagi eta Izanami
- izanarazi, izanaraz, izanarazten
- izandun
- izapide