Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Itzaltzu

Nafarroako ipar-ekialdeko udalerria (Zangozako merindadea). Mugak: iparraldean, Zaraitzuko mendi eta herri lurrak (Orhiko mendialdea), ekialdean, Uztarroze; mendebalean, Abodiko mendiak, eta hegoaldean, Otsagabia (Otsagi). Garaiera, 803 m. 7,20 km2. 1999ko datuen arabera, 51 biztanle ditu (itzaltzuarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago. Anduña erreka igarotzen da Itzaltzuko udalerritik. Hizkuntza, gaztelania. XX. mendearen erdialdean galdu zen euskara. Laborantzan (garia, bazkarako landareak, patata) eta abere hazkuntzan (ardi azienda) oinarritzen da bertako ekonomia jarduera nagusia. Gaztagintza. Aipagarriak dira Salbatore eliza (XVI. m.) eta San Jose ermita (monasterio zaharra, XI. m.).  v  Historia. XI. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Itzaltzuko herria. 1846. urtean bihurtu zen udalerri. Itzaltzukoa zen Gartxot, Erdi Aroko bardo ospetsua.